Araba eta Bizkaiko Aldundiek sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Baranbiotik pasako da Orozko eta Galdakao lotzen dituen autobus linea
Arabako Aldundiko Garraio eta Herri Lan Sailak eta Bizkaiko Aldundiko Etxebizitza eta Garraio Sailak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, hurrengo azaroaren 2an martxan jarriko den zerbitzuan, baranbioarrek autobusez joan ahal izango dute Galdakaoko Ospitalera.
Arabako Aldundiak 28.300 euro ordaindu beharko ditu Bizkaiko zerbitzu hori hedatzeagatik eta urte honen amaieran eta hurrengo urte osoan zerbitzua bermatzeagatik.
Baranbiotik hiru irteera egongo dira, eta Galdakaotik beste 2 bidaia egongo dira Galdakaotik Baranbiora bueltatzeko.
Baranbio gehiago
2010.9.27


Gehitu iruzkin bat