Aparkaleku berria zabaldu dute Luiandoko tren-geltokiaren ondoan

Irudiak

Aparkaleku berria / E.B.
Aparkaleku berria / E.B.
Luiaondoko tren-geltokia / E.B.
Luiaondoko tren-geltokia / E.B.

Hogei auto aparkatzeko lekua dago, eta espaloi berria ere egin da Padurako zubitik geltokiraino tartean. Udalak alokairua ordainduko dio Adif-i lursail hori erabiltzeagatik.

Amaitu dira Luiaondoko tren-geltokiaren ondoan aparkalekuak egiteko h urte hasieran asi ziren lanak. Guztira hogei autorentzako lekua dago, eta horri esker Renferen aldirietako C3 linea erabiltzen dutenek autoa bertan utzi ahal izango dute. Horretaz gain, Padurako zubitik geltokiraino doan tartean ere atontze-lanak egin dira, espaloia konponduz eta argiak ipiniz.

Aparkalekuko lanak Aiarako udalak egin ditu, Adif-ekin hitzarmen bat sinatu ostean. Hitzarmen horren arabera, udalak urteroko alokairua ordaindu beharko dio Adif-i. Aiaran hauteskundeak irabazi dituen Bildu koalizioaren iturrien arabera, ostera, erabaki hori “okerra” izan da. Esan dutenez,  obra “beharrezkoa zen”, baina lanok “Adif-ek berak egin behar zituen, inguruko beste geltoki batzuetan egin duen lez, geltokia eta ingurua konpontzearekin batera”. Bilduren ustez, “presio gutxi egin da eta azkenean Aiarako herritarrok ordaindu beharko dugu aparkalekua”.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>