Andra Mari Txiki jaiak ospatzen ari dira Baranbion

Irudiak

Izargi taldea Baranbion izango da ostiral gauean.
Izargi taldea Baranbion izango da ostiral gauean.

Herri txikiek egitarau handirik gabe ere jai herrikoi eta alaiak ospatzeko gauza direla frogatzen dute askotan, eta Baranbio horren adibide da.
Aurtengo Andra Mari jaietan ordea, ez dugu aspertzeko betarik izango, astearteko txupinazoan abiarazitako jai-egitaraua larunbatera arte luzatuko baita. Horrela, ostegunean meza ospatuko da Garrastatxuko baselizan eta arratsaldean partxis lehiaketa izango da, 16:30ean.


Ostiralean, baina, izango dugu eskaintza oparoagorik; eguerdiko 12etan meza Santa Marian eta zintzurrak eta sabelak aski betetzeko Astigarragako sagardoa eta txistorra izango ditugu dastagai. Karta-jokoen lehiaketetako finalak izango dira ostiralean ere, bai eta txokolatada herrikoia enparantzan. Arratsaldeko azken orduan, Belaiki Elkarteak antolatutako haur-erromeria izango da, “Xilipurdi” taldearen eskutik, eta egunari akabera emateko, 22:30ean areto dantzen erakusketa egingo da Buena Onda taldearekin, ordubete beranduago “Izargi” taldea izango da Baranbioko bazterrak musikaz eta dantzaz beteko dituena.


Larunbatean amaituko dira aurtengo Andra Mari Txiki jaiak.


Eguna Garrastatxuko zelaietan hasiko da, paella lehiaketan parte hartuko duten herritar goiztiarrekin. Ondoren, Herri Kiroletan desafioa izango da 12:30ean eta ordu bete geroago Paella Lehiaketaren sariak banatuko dira. Aurten ere ez da faltako Asto Lasterketa herrikoia, nahi duenak parte hartzeko irekia (astoak antolakuntzak eramaten baititu).
Arratsaldean, ordea, festa-giroa Baranbiora jaitsiko da. Tradizio eta ika-mika handiko Herrien arteko Herri Kirol desafioa ospatuko da 16:30etik aurrera frontoi inguruan. Gau partean afari herrikoia eta gaueko ordu txikietara arte luzatuko den erromeriak itxiko ditu aurtengo jaiak.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>