Amurrioko mendi taldea 50. urteurrenaren prestaketekin hasi da

Irudiak

Aterpe eguna, jende ugari eta giro aparta./Mendiko Lagunak.
Aterpe eguna, jende ugari eta giro aparta./Mendiko Lagunak.
Kantabria mendikatearen zeharkaldiko aurreko etapa bateko argazkia./ Mendiko Lagunak
Kantabria mendikatearen zeharkaldiko aurreko etapa bateko argazkia./ Mendiko Lagunak
Eskola-kirolaren barruan, ibilaldi bat eskualdeko Elorritxugana eta Jesuri mendietan zehar./ Mendiko Lagunak.
Eskola-kirolaren barruan, ibilaldi bat eskualdeko Elorritxugana eta Jesuri mendietan zehar./ Mendiko Lagunak.

50 urte, tipi-tapa mendiaz gozatzen

Hurrengo urtean Amurrioko Mendiko Lagunak mendi taldeak 50. urteurrena ospatuko du. Mendi taldeak gaur egun 1000 bazkide baino gehiago eta 436 federatu ditu.

Aipatutako urteurrenean zehar hainbat jarduera prestatzeko asmoarekin, Amurrioko elkarteak Mendikoko irteeretan eta bestelako jardueretan parte hartu duten mendizaleak gonbidatzen ditu hurrengo maiatzaren 31n, taldearen egoitzan egingo den bileran parte hartzera.

Bilera honetan urteurrenaren prestaketan jardungo duen lan talde bat egingo da.

Hau guztia dela eta, elkarteko batzarreko taldekideek herriko mendizaleak  mendi taldearekin erlazionatutako argazkiak eta harekin erlazionatutako istorioak ezagutuz gero taldearen arduradunekin kontaktuan jartzera gonbidatzen dituzte. Lortzen den material historikoarekin oroitze liburu edo aldizkari bat editatzea espero dute antolatzaileek.

X. Haurrentzako Ibilaldia

Bestalde, hurrengo maiatzaren 28an, larunbata, X. Haurrentzako Ibilaldia egingo da. Urtero egiten den ibilaldi honetan gurasoek eta haurrek mendi ibilaldi batean goiz alai bat igarotzen dute inguruko mendi-tontor batera igotzen. Oraingoan, Gurdietara igoko dira. Carbonilla mendigunean dago, eta 1.116 metroko garaiera du. Autobusez,  Burgoseko Santa Olajara joango dira, Artziniegatik 10 minutura dagoen herrira, eta bertatik aipatutako mendira  igotzen hasiko dira. 

Kantabriar mendikatean zehar

Amaitzeko, mendi taldeak helarazitako prentsa oharrean ekainean egingo duten Kantabriar mendikatearen zeharkaldiari buruzko informazioa igorri du.

Ekainaren 4an eta 5ean, Mendiko Lagunak-ek  2011n Kantabriar mendikatearen zeharkaldiarekin jarraituko du. Oraingoan Leongo eta Asturiasko mendiguneetan zehar ibiliko dira, bi urte barru Leitariesgoseko portuan amaituko duten zeharkaldia helburu izanda.

Larunbatean San Isidroko portuan hasi eta Vegarako portuan amaituko da ibilaldia, Pico del Oso, 2025 metroko mendia,  igo ostean, guztira 12 km eta 540 metroko desnibela gaindituta.

Igandeko zeharkaldia Vegaradatik Casecoraino joango da, Faroko gailurra (2.112 m) igoz, guztira 10 km eginez eta 650 metroko desnibela gaindituz.

Ostatua leongo Cármenes herri txikitxoan kokatzen da eta afarai eta gosaria barne sartzen dira.

Autobusa ekainaren 4an, larunbata, goizeko 6etan irtengo da Telefonikako autobus geltokitik eta buelta igandean arratsalde-gaualdean izango da.

Apuntatzeko erak, astearte eta ostegunetan 19etatik 21etara mendi taldearen egoitzan  edo  945025255 zenbakira deituz, ordutegi berean.

Informazio gehiago www.mendikolagunak.com  -en.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>