Amurrio eta Saratxo arteko saihesbidearen proiektua onartu dute

Irudiak

A-625 errepidea /Google maps
A-625 errepidea /Google maps

Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak ontzat eman du Amurrio eta Saratxo arteko A-625 errepidearen egokitzapena. Lurrak desjabetuko dira errepidea zabaltzeko, baina Saratxoko Administrazio Batzordearen presidenteak Lourdes Cuadrak dio, herritarrek ez daukatela inongo daturik eta hortaz, ez dakitela zenbat etxe eraitsiko dituzten.

Foru Aldundiak bidalitako prentsa oharraren arabera, urteak daramatzate proiektu honen inguruan herritarrekin eztabaidatzen, eta orain, errepidea berritzeko erabili beharko dituzten lurzoruak eskuratzeko izapideak hasiko dira. 

2006. urtean, herriko 30 auzokidek proiektu honen aurkako helegiteak aurkeztu zituzten. Eskola-garraioa eta publikoa mantentzeko asmoz, Urduñarekin lotzeko irteera bat egitea, Amurriora sartzeko egin behar zuten sarreran aldaketa bat egitea -horretarako zazpi hektarea erabili beharko zituzten- eta proiektua guztien artean definitzea eskatu zuten.

Saratxo eta Amurrio arteko errepidearen eraikuntzak 25 miloi euro balioko du eta 5, 4 kilometroko zatia konponduko dute zazpi metroko galtzadarekin, bi metroko bi bazterbiderekin eta metro bakarreko berma batekin.

Beste alde batetik, Saratxoko industrialdea eta errotonda bi pasabide batekin lotuko dituzte eta herrira sartzeko bidea gaineko pasabide batekin egingo da.

Luis Zarrabeitiak, Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatuak Radio Llodion esan zuenez, “obrak ez dira hasiko eraitsi behar den baserri baten auzokideak birkokatu arte”. Horren inguruan, Amurrioko Udala eta Foru Aldundia familia horrentzako etxe bat eraikitzeko lurzoru bat bilatzen ari direla adierazi zuen Zarrabeitiak. 

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>