Amnistiaren aldeko mugimenduak martxa antolatu du Herrera de la Manchara euskal preso politikoei elkartasuna helarazteko

Irudiak

Martxa aurkezteko Laudion egindako agerraldia / Lortu arte
Martxa aurkezteko Laudion egindako agerraldia / Lortu arte

Laudioko Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta, ekainaren 4ean Herrera de la Manchako espetxera martxa egingo dute. Izan ere, bertako presondegian dago Pablo Gorostiaga aretarra. "Bere egoera ikur hartuta, Laudioko preso politikoen kontra burutzen den dispertsio politikaren salaketa egitea da ekimen  honen helburua", azaldu dute. Era honetan nahi dute Pablo Gorostiagari eta bertan dauden gainerako euskal preso politikoei  elkartasuna helarazten  saiatzea.

Autobusa ekainaren 4an 0:00aterako da Herrera de la Mancharantza, eta itzulera larunbat gauean egitea espero da. Ekimenarekin bat egiteko Laudioko Ilargi tabernan, Amurrioko Txokogorrin edo Urduñako Mugalde tabernan izena emateko deia luzatu dute antolatzaileek.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>