Amaiur eta Ibarra taldeak garaile 4x4ko Euskal Herriko sokatira txapelketako finalean

Irudiak

Txus askatzeko frontoian egindako elkarretaratzea / Txomin Egiluz
Txus askatzeko frontoian egindako elkarretaratzea / Txomin Egiluz

Atzo jokatu zen Arrankudiagan 300 kiloko 4x4 Euskal Herriko sokatira txapelketako finala. Gizonezkoen lehian, Amaiur taldeak lortu zuen garaipena. Emakumezkoetan, aldiz, Ibarra taldea izan da garaile.

Txus Martini elkartasuna

Alabaina, aldarrikapenerako tarterik ere izan zen. Izan ere, txapelketa amaitu ostean kirolari gehienek gaixotasun larria daukan Txus Martin Basauriko euskal preso politikoari elkartasuna adierazi eta bere asktasuna eskatzeko argazki batean parte hartu zuten. Bestalde, saioak iraun bitartean Txusen aldeko sinadura bilketa egin zuten hamarnaka herritarrek.

Iruzkinak

Arrankudiagako txapelketako irudiak

http://www.youtube.com/watch?v=z-XmP_YHF2w&feature=share

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>