Alejandro Zobaran atxilotu du Frantziako poliziak ETArekin zerikusia duelakoan

Irudiak

Willencourt /aiaraldea.com
Willencourt /aiaraldea.com

Komunikabideek zabaldu dutenez, Frantziako poliziak Pas de Calais departamentuan, Willencourten (Frantzia iparraldea), atzeman du Saratxoko bizilaguna. Operazio poliziala zabalik dago eta momentuz lau lagun atxilotu dituzte.

Polizia iturrien arabera, atzo gaueko bederatzietan atxilotu zituzten etxe batean. Gaineratu dutenez, bizilagun batek ohartarazita duela aste batetik jarraika aritu zaizkie. Hedabideen esanetan, ADN frogak oraindik egiteke daudenez ez dute gainontzekoen izen abizenik zabaldu. Berri agentziek Alejandro Zobarani (Gorliz, 1981) ETAko arlo militarreko buru izatea egotzi diotela esan dute.

Mobilizatzeko deia

Atxiloketak salatzeko Aiaraldeko zenbait herritarrek mobilizazioak iragarri dituzte arratsalde honetarako. Hala, Urduñako enparantzan 19:00etan bilduko dira, eta 20:15ean Amurrioko plazan.

Iruzkinak

jefe.....???
animo

Malaostiarik gogorrena ta besarkadarik beroena hemengo bazterretatik.
Aupa ale!!!

aupa polen! ASKATASUNAAAA!!!!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>