Aiaraldeko Euskararen Gida banatu da eskualdeko ikastetxeetan
Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo eta Aiarako Kuadrillako euskararen datuak, ohar historikoak, euskararen ezagutze eta erabiltze zenbakiak...Bestelako zerbitzuen artean, bekak, titulazioak, elkarteek kontaktuak eta merkatarien zerbitzuen gida ere ageri dira gida honetan.
Euskaraz zerbitzatzeko prest
Denda, taberna, jatetxe...zerrenda luze bat aurkituko duzu gune euskaradunen artean. Aiarako Kuadrillaren ekimen hau 5 udalen lankidetzarekin egin da eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketari esker ere atera da aurrera.
Gida interneten eskuragai
Kudeaketa eta informazio zein diseinu lanak Aiaraldea Komunikazio Leihoak hartu ditu beregain. Emaitza interneten ere ikusgai da.
Aiaraldea gehiago
2012.5.11
2012.5.7


Gehitu iruzkin bat