Aiaraldeko ekonomia eta enplegua sustatzeko ekimen ezberdinak aurkeztu dira

Irudiak

Bildu Laudiok neurri berriak azaldu zituen./ Aiaraldea
Bildu Laudiok neurri berriak azaldu zituen./ Aiaraldea

Arabako Merkataritza Ganberak, Amurrio Bidean-ek eta Laudioko Tokiko Garapen Agentziak, ezagutza eta esperientziak elkartrukatzeko topaketa foro baten beharra azpimarratuz, Aiara Bailarako Enpresa Berrien Kluba aurkeztu dute.

Hastapenetako aholkularitzarako tresna izateaz aparte, Enpresa Berrien Klubak azken bi urteotan organizaziotatik pasatako pertsonak batzea du helburu, hornitzaileekin (publizitatea, aseguruak…)  kontratatzeko momentuan erraztasunak aurkezteko, oztopo handienak aurkitzen dituzten alorretan laguntza emateko eta beharrei erantzungo dieten tailerrak zein jardunaldiak eskaini ahal izateko, zalantzei erantzuna ematearekin batera.

Oro har, enpresa berriek, hasieran aurkez dakizkiekeen oztopoen aurrean, lagun izango duten kluba.

Laudion hiru lan poltsen deialdia onetsi da.

Bigarren alkateorde izendatu berri duten Iñigo Martinezek, zeinak liberaziorik izango ez duen, hiru lan poltsen deialdia egingo dela aipatu du; zehazki, udal langile, liburutegiko langile eta monitore edo soroslerentzat bana.

Bilduren gobernua eratu zenetik aritu izan dira honen inguruan lanean, oposizio zerrenda orokorretan begiratu beharrean propioak eraikitze bidean. Izena emateko epea aurki zabalduko da, buletin ofizialean berri emanez.

 Udal langile posturako aurkeztu nahi dutenek berria zabaldu ondorengo 10 egunak izango dituzte. Beste 10 egunetako tartean iragarki taulan eta udal webgunean publikatuko dira behin behineko onartutakoen zerrenda, 5 egun emango direlarik erreklamazioak aurkezteko. Prozesu honen ostean, azterketa egingo da, 30 galderetako testa, eta froga praktikoa.

Liburutegiko langile eta sorosle lanpostuetarako aurkezteko, ordea, 20 eguneko epea egongo da, ondorengo prozesua berdintsua izanik, azterketa salbu.

Aurkezte epe laburraren arrazoia langile beharra da, udan hainbatek oporrak hartzen baitituzte.

Baldintza orokorren artean, europar batasuneko nazionalitatea, 16 urte izatea, lana egitea oztopatzen duten arazo fisikoak ez izatea, kausa legalik ez izatea, kasuan kasuko ikasketa ziurtagiria eta lan bakoitzerako eskatzen den euskara perfila azpimarratzen dira. Udal langileei, gainera, B klaseko gida baimena eskatuko zaie. Merituen bidezko balorazioa egingo da.

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>
drupal hit counter

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute:

Lege oharra | Nor gara