Aiaraldeko Berbalagunak: Agate Deuna, Urduñan

Irudiak

Iazko ospakizuna
Iazko ospakizuna

Erantsiak

Urtero bezala aurten ere Urduñako Berbalagunek Agate Deuna bezpera ospatu nahi dute, horretarako deialdi zabala luzatzen dute hiritar guztiak parte hartzeko.

Otsailaren 3an, ostirala,  arratsaldeko 7etan Foru Plazan geratuko dira bakoitzak bere makilarekin Agate Deuna Abestia kalez kale kantatzeko asmoz.

2007. urtean Berbalagun egitasmoa Urduñan hasi zenetik, taldekideek baliatu nahi izan dute ospakizun berezi hau euskal giroa sortzeko hiriko bazter guztietan. Urduñan ospakizun hau oso errotuta egon arren, normaleani hiriko gazteak izan dira abestu dutenak. Ekitaldi honen helburua gazteak, familiak eta helduak ere, egun horretan plazan bertaratzea da.

Dirudienez eguraldia oso hotza izango denez, kantaldia bukatu eta gero txokolatea prestatuko dute Berbalagun taldekieek eskuak berotzeko.

Informazio gehiago: www.aiaraldea.blogspot.com

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>