Aiaraldea komunikazio leihoa zabalik!

[.jpg] [.tv] 4 erantzun

Irudiak

Iratik eta Gartzenek ekitaldia gidatu zuten
Iratik eta Gartzenek ekitaldia gidatu zuten
Jende ugari bildu zen plazan
Jende ugari bildu zen plazan
Uhinak irratiak zuzenean eman zuen ekitaldiaren berri
Uhinak irratiak zuzenean eman zuen ekitaldiaren berri
Sokaide folk taldeak irekiera girotu zuen
Sokaide folk taldeak irekiera girotu zuen
udaletxeko balkoitik
udaletxeko balkoitik
mimoek komunikatzeko modu asko daudela erakutsi ziguten
mimoek komunikatzeko modu asko daudela erakutsi ziguten

Bideo erlazionatuak

larunbateko irekiera-ekitaldiak hasiera eman zion aiaraldea.com atari berriaren ibilbideari. Jende ugari bildu zen Amurrioko Juan de Urrutia plazan eskualdeko euskarazko komunikabide berriari ongi etorria emateko.

Azkenean heldu zen gure leihoa zabaltzeko eta Aiaraldeko herritarrei erakusteko unea. Horretarako, atzokoan Amurrioko plazan jarritako gune batean ekitaldi arrakastatsua egin genuen, eta jende asko hurbildu zen. Bertan gure komunikazio leihoaren zergatiak, asmoak, edukiak eta berezitasunak aurkeztu genituen eta  jendeari ataria bertatik bertara ezagutzeko aukera eman genion. Sokaide folk taldeak  musika-giroa eman zion aurkezpenari, eta hurreratu zirenek beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera ere izan zuten: umeentzako jolasez, irrati-emanaldiaz, jan-edatekoaz, bideoez, zibergelaz... eguerdi borobila gure bidea gogotsu hasteko.

Egitasmoa azaltzen duen egunkaritxo bat ere banatu genuen amurriora bertaratutakoen artean; formato digitalean ikusterik ere baduzue hemen klik eginez, nahi beste zabal dezazuen.

Orain Aiaraldearen bidez zeuok  ere leihoa bat zabaldu dezakezue eskualdeko egunerokotasunari begiratu bat botatzeko eta kultura, politika edota kirolari adi egoteko.

Eskerrik asko denoi eta, badakizue, hemendik aurrera sarean izango gaituzue eskura, leihoaren bi aldeetan espero zaitugu.

Iruzkinak

Enbidia sortarazi didazue, oxala nire eskualdeak holako web gunea sortzen duen. Zorionak jarraitu horrela. Lan Bikaina , Sekulakoa, elegantea... pozten naz.

Zorionak! Aurkezpen aparte egin zenutela komentatu digute, segi horrela, lan aparta burutzen ari zarete!
Ea guztion artean gure hizkuntza dagokion lekuan kokatzen dugun.

mucho animo oso majua zarete zorionak eta aurrera

Zorionak atzokoagatik eta superatari honegatik!!! Kriston lana egin duzue! Elegantea eta oso konpletua da webgunea, guztiz profesionala! Zortekoa Aiaraldea!!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84