Aiarako Jai Herrikoiak, hirugarren urtez.

Irudiak

Aiarako Jai Herrikoiak, 2011.
Aiarako Jai Herrikoiak, 2011.
Aiarako Umeen Jai Herrikoiak, 2011.
Aiarako Umeen Jai Herrikoiak, 2011.

Urtetik urtera, jai herrikoien aldeko egitarau alternatiboak ugalduz eta sendotuz doaz Euskal Herrian. Udaletxeek jai egunetan antolatutakoa osatu nahian antolatzen dira, parte-hartzaileak, herritarrak eta eraikitzaileak izan ohi direlarik.

Honen adibide bat Aiarako Jai Herrikoietan dugu. Duela zenbait urte hainbat herritar elkartu ziren egitarau ofizialak eskeinitakoa aiarar guztien nahiak asetzen ez zituelako. Hasieran soilik kontzertuak taxutzen bazituzten ere, duela hiru urtetik hona egitarau osoagoa lantzen dute.

Aurtengo Aiarako Jai Herrikoietan adin guztientzako ekintzak antolatu dituzte: haurrentzako jolasak, zeramika tailerra, luntx beganoa, bakarlariak eta kontzertu ugari.

Gaurko egunean badago zereginik Arespalditzan:

- 12:00 Altxorraren bila umeekin

- 22:00 Kontzertuak :

o Ganesh (Rock/Blus)

o Ametsgaizto (Emo-Metal)

o Rapdiaktib (Bakio Rap)

Datorren urteko Aiarako Jai Herrikoiak antolatu eta hobetzeko herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, beraz badakizue, gerturatu eta kartelak dioen bezala, poliki poliki gozatzen da biziki!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>