Aianox enpresako langileek hitzarmen kolektiboa lortzeko mobilizazioak iragarri dituzte
Bideo erlazionatuak
Murgan kokaturiko Aianox S.A enpresak, 2009-2010 urteko hitzarmen kolektiboak suposatuko duen egoera salatzeko mobilizazioak iragarri ditu. Bihar hasita, astean bi egunez ordubeteko kontzetrazioak burutuko dituzte lantegiaren aurrean. Adierazi dutenez, "momentuz", astearte eta ostegunetan 13.30tatik 14.30tara hasiko dituzte protestak,Aianox, burdina eta altzairua lantzen duen enpresa da eta 80tik gora langile ditu. Industriako asanbladak azpimarratu duenez, ekainean zehar ez baldin bada hitzarmenik adosten, uztailean zehar lanuzteak egingo dituzte.


Gehitu iruzkin bat