Adifek milioi bat euro inbertituko ditu trenbideko lubeta hobetzeko Saratxon

Irudiak

Adifek milioi bat euro inbertituko ditu trenbideko lubeta hobetzeko Saratxon

Trenbide-azpiegiturak kudeatzen dituen Adif enpresak Saratxotik igarotzen den trenbide gunearen ondoko lubeta hobetuko du. Guztira, 150 metro berrituko dira hegaletik behera arrastatzen diren lurren eraginez sortutako arazoak konpontzeko. Adifek horretarako diseinatu duen proiektuari jarraiki, zementuzko zutabeak jarriko dira lurra finkatu eta sendotzeko eta, beraz, lubetako lurrei egongortasun eta erresistentzia gehiago emango zaie. Horrez gain, eragindako eremuko drainadura-baldintzak hobetuko dira, lurrazala iragazgaiztuko da, uren azpiko bidea tratatuko da eta, azkenik, trazatuan metatutako gehiegizko balastoa kenduko da. Aipatu hobekuntzak gauzatzeko aurrekontua 1.010.822 eurokoa da.

Lanak gauzatzen diren bitartean, trenak normaltasunez ibiliko dira Urduña eta Amurrio artean.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>