Abendua hastearekin batera, Saratxoko jaiak

Irudiak

Umeentzako jolasak egingo dira astelehenean Saratxon.
Umeentzako jolasak egingo dira astelehenean Saratxon.
Musikaz lagundutako herri-bazkaria egingo da hilaren 7an.
Musikaz lagundutako herri-bazkaria egingo da hilaren 7an.

Ostiralean, astelehenean eta asteartean izango dira jaietako ekitaldiak. Doako autobus zerbitzua egongo da Amurrio eta Urduñatik.

Uda eta jai-denboraldiaren gorena aspaldi atzean utzi arren, Aiaraldeko herri batzuek jaiak sasoitik kanpo ospatzeko ausardia daukate. Abendua hasi berria dugun honetan Saratxoren txanda da. Aurrekoa steburuan aurrerapena izan zuten mendi-ibilaldiarekin baina ekin, bihar ekingo diete jaiei, arratsaldeko 19:00etan hasiko den mus-txapelketarekin; txapelketa eskolan egingo da eta sariak egongo dira lehenengo lau sailkatuentzat. Gau aldean, 23:30etik aurrera, kontzertuak egongo dira plazan Patxaran Party eta Amets Gaizto taldeekin, eta ondoren euskal disko festa berandura arte. Barikuan, inguruko beste jai batzuetan egin den lez, Saratxora joateko ere doako autobus-zerbitzua egongo da; Amurrioko gasolindegitik 23:30ean abiatuko da eta Urduñako suhiltzaileetatik 23:45ean.

Itzulera goizaldeko bostetan izango da. Asteburuan atseden hartu ostean, astelehenean meza eta Laudioko Santa Lucia abesbatzaren emanaldia egongo da eguerdian, eta arratsaldeko seietatik aurrera umeentzako jolasak. Jaiak amaitzeko, asteartean herri bazkaria egingo dute 14:30ean eta iluntzean SARA-txo pirotekniaren su artifizialak botako dituzte.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>