Albisteak: Zollo

Unai Gorostizaga
Zollo 2011.11.08
Azken urteetan bezalaxe, Zolloko jai batzordeak programa interesgarria eta anitza eskaini digu aurten ere. Txerrikiaz eta bertoko gastronomiaz gozatzeko leku aproposa izateaz gain, kirolerako, parrandarako eta giro berezi batez gozatzeko aukera ematen digu jai bitxi honek. Ostiralean, San Martin egunean, hain zuzen ere, goizeko 12:30etik aurrera, Bidebieta trikitixaren soinuaz girotuta, bertoko...
Jon Apodaka Saratxo
Arrankudiaga, Okondo, Zollo 2011.03.14
Eskualdeko hainbat talde ekologistek plazaratu bezala, Larragorri/Jesuriko  zentral eolikoa onartu ostean, eskualdean eraiki nahi dituzten beste zentral eolikoen proiektuek aurrera jarraitzen dute. Pasa den martxoaren hamaikan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Ganekogorta mendigunean eraiki nahi dituzten 12 aerosorgailuen proiektuari buruzko iragarkia agertu zen Industria, Berrikuntza,...
Ane Ortega Diez
Zollo 2010.11.16
Iragan asteburuan Zollon San Martin jaiak ospatu ziren eta osteguneko txarrikiaz aparte, ostiralean Azido Folkloriko taldearen dantza plazarekin gozatu genuen. Larunbatean, berriz, Laudio, Ugao eta Dimako aizkolarien ondoren Itxaropen Zikina, Herrikadak, Ze Esatek eta Amaiur taldeen kontzertuen txanda izan zen. Jaien asteburuari amaiera emateko, igande eguerdian Euskal Herriko...
Izar Mendiguren Cosgaya
Zollo 2010.11.13
San Martin jaien barruan, 80 lagun inguru bildu dira Zolloko frontoian gaur, Txan Magoaren magia bizitzeko asmoz. Haize bolada gogorrengatik emanaldia bertan behera uztear egon badira ere, ordu bateko atzerapenarekin hasi da emanaldia. Ume, gazte eta gurasoak zapiekin, puxikekin, suarekin, dianarekin zein sokarekin eginiko trukuen bidez liluratu ditu Txan magoak.  Gaur gauean, Urduñako...
Garazi Abrisketa
Zollo 2010.11.10
Gaur iluntze partean emango zaie hasiera Zolloko jaiei bolandera eta kanpai doinuen artean. Plaza, frontoi eta eliz portale inguruak jai giroz jantziko dira bihartik domekara arte. Ostegunean, San Martin egunean, Zollora gerturatuko den jendeak, urdinez jantzi berri den frontoian, esku pilota partiduak ikusteko aukera edukiko du eguerdiko 12:30tatik aurrera. Lehenengo umeek jokatuko dute eta gero...
Xabi Zalbide
Zollo 2010.11.09
Bosgarren urtez egiten dan Lasto Jaurtiketako Txapelketa Ofiziala aurten Zollora etorriko da atzera be. Domekan jokatuko da frontoian, eguerdiko hamabi eta erdietan. Aurreko urte bietan legez, Zolloko San Martin jaien barruan Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketearen finala jokatuko da. Txapelketea 2002. urtetik jokatzen da, eta 2006tik modu ofizialean. Esan dogun moduan, ez da txapelketa...
Garazi Abrisketa
Arrankudiaga, Zollo 2010.09.09
Arrankudiaga eta Zolloko Udalak babes ofizialeko etxebizitzen poltsa zabaltzea erabaki du, bertan, etxebizitza mota horietan interesa duen orok izena eman ahal izango du. Bingen Larizgoitia herriko alkateak komunikabide batean adierazi duenez, “herrian dagoen interesa eta interes hori zein zonalderekiko dagoen jakitea da helburua, modu eraginkorragoan jarduteko”. Duela urte batzuk antzeko prozesu...
Garazi Abrisketa
Arrankudiaga, Zollo 2010.04.14
Zollo eta Arrankudiagako hainbat haur eta gaztek aurtengo Euskal kantu txapelketan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa, Apirilaren 24ean izango da, Ugaon (Bizkaian). Euskal kantuzaleen elkarteak edizio berezia prestatu du 25. urtemuga ospatzeko. Bertan, bai nagusiak eta baita haurrak ere data beretsuetan leihatuko dira. Kanporaketetan bi kategoriak entzuteko aukera izango den arren,...

Herriak

Etiketak

Laudio (161)
urduña (160)
Amurrio (127)
jaiak (95)
euskara (72)
kirola (69)
Aiaraldea (69)
udala (57)
EAJ-PNV (35)
jaia (34)
aiara (34)
obrak (33)
mendia (30)
musika (24)
Bildu (24)
futbola (22)
Artziniega (22)
gabonak (22)
azoka (20)
kultura (18)
eolikoak (17)
emakumeak (17)
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84