Albisteak: arrankudiaga-zollo

Unai Gorostizaga
Arrankudiaga-Zollo 2012.02.20
Datorren otsailaren 23an, Arrankudiagako  Elexalde 18ko Jasangarritasun Bulegoan, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planen bigarren belaunaldiaren diseinuaren aurkezpena egingo da. Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko herritar eta gizarte-eragile guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute prozesu parte-hartzaile...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga-Zollo 2012.01.12
Udaltaldek antolatuta, 6 talde osatu dira eskualdean. Taldeetako bat Arrankudiagan batu da (herriko 10 pertsona inguru), 3 saiotan, etxeko kontsumoa (ura, argia, berogailua…) murrizteko neurriak aztertzeko. Helburua bikoitza izan da: batetik, kontsumo iraunkorra sustatzea, dauzkagun natur baliabideak zaintzeko, eta, bestetik, arlo horretan ordaintzen diren fakturen zenbatekoa txikitzea.Saioak...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga-Zollo 2012.01.11
Abenduan zehar, udaleko ordezkariek herriko auzo ezberdinetako herritarrekin batzartzeko aukera izan dute. Kexa, kezka edota ekarpenak jasotzeko diren batzar hauetan alkatea eta zinegotziak izan ditugu dinamizatzaile. Lehenengo batzarra Atxeta eta Zuluagako auzotarrekin izan zen; gero, Uribarri, Goizaga, Otxanduri, Osantzar, Arene eta Zubikoko auzotarrek ere aukera izan dute euren kezkak...
Gartzen Garaio Atxurra
Arrankudiaga-Zollo 2011.12.23
Arrankudiaga-Zolloko Udalak Neguko Oporren egitaraua aurkeztu berri du. Eskaintza anitza da eta txikitxoenek, batik bat, ikuskizunez eta irteerez gozatzeko aukera zabala izango dute. Gaur bertan, arratsaldeko 8etatik aurrera, musika eskolako ume, gazte zein nagusien kontzertua ikusteko parada izango dugu Gizarte-Etxean. Bihar arratsaldean, urtero bezala, Olentzero helduko da herriko frontoira...
Leire Gorostizaga
Arrankudiaga-Zollo 2011.12.20
Arrankudiagako Gizarte etxeak bigarrenez egingo du "Herria kantuz" jaialdia. Ostiralean izango da kontzertua Arrankudiagako  gizarte etxean. Antolatzaileen hitzetan, berezia da ekimena; ikusleen parte hartzean oinarrituta baitago. Herria kantari Herriko musika eskolako umeek, gazteek eta koralak musika tresnez lagunduta hainbat euskal abesti prestatu dituzte kontzerturako. Aurreratu dutenez...
Izar Mendiguren Cosgaya
Arrankudiaga-Zollo 2011.12.18
Atzo jokatu zen Arrankudiagan 300 kiloko 4x4 Euskal Herriko sokatira txapelketako finala. Gizonezkoen lehian, Amaiur taldeak lortu zuen garaipena. Emakumezkoetan, aldiz, Ibarra taldea izan da garaile. Txus Martini elkartasuna Alabaina, aldarrikapenerako tarterik ere izan zen. Izan ere, txapelketa amaitu ostean kirolari gehienek gaixotasun larria daukan Txus Martin Basauriko euskal preso...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga-Zollo 2011.11.22
Urriaren 22an, Kordoban (Espainia) ospatutako “Ecorracimos” mundu mailako lehiaketa ekologikoari etekin handia atera dio “Artzai” txakolinak. Izan ere, Gordexolako mahastietan hazita, eta Arrankudiagan ekoiztutako ardo ekologiko honek bere seigarren saria lortu du aurtengo saioan. Lehiaketa, berez, Espainia mailan dagoen lehiaketarik zaharrena eta, neurri berean, ospe handienetakoa da....
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga-Zollo 2011.10.09
Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako hainbat ikastaro hasiko dira aste honetan. Eskaintza anitza izan da eta herritarren erantzuna ere horren neurrikoa, zalantza barik. Datu batzuk aipatzearren: aerobic, gimnasia lasaia, areto dantzak, pilates, egurra lantzeko ikastaroa eta euskal dantzak dira eskainitakoak, eta ehun lagun inguruk egin dute matrikula hurrengo hiruhilabeterako. Guztira, hamar...
Gartzen Garaio Atxurra
Arrankudiaga-Zollo 2011.07.07
Ekainaren 11an Udal Batzarra eratzeko plenoan zortzi urtez alkatetzan egon ostean EAJ alderdiko Bingen Larizgoitiak aginte makila Bilduko Itziar Duandikoetxea alkate berriari eman zion. Alkate berriak herriko pertsona multzo handi baten babesa izan zuen bere lehenengo udal batzarrean. Ordutik ona  udal berria lanean jarri da, eta koalizio independentistak hauteskunde programan eta kanpainan...
Gartzen Garaio Atxurra
Aiaraldea 2011.06.11
Amurrio: Josune Irabien (EAJ) Goizeko 9:30etan osatu da Amurrioko Udala. Lehenengo bozketan EAJko 7 zinegotziek euren hautagaiaren aldeko bozka eman dute; Bilduko beste 7 zinegotziak abstenitu egin dira, eta PPko bi zinegotziek eta PSEko besteak euren burua bozkatu dute; hautagietako batek ere ez du lortu beharrezkoa zen gehiengo osorik, eta beraz zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute...

Herriak

Etiketak

urduña (163)
Laudio (161)
Amurrio (128)
jaiak (95)
euskara (78)
kirola (73)
Aiaraldea (69)
udala (63)
jaia (35)
aiara (35)
EAJ-PNV (35)
obrak (34)
mendia (30)
Bildu (26)
Artziniega (24)
musika (24)
futbola (23)
gabonak (22)
azoka (20)
kultura (19)
gaztetxea (18)
emakumeak (18)
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84