Albisteak: Arrankudiaga

Izar Mendiguren Cosgaya
Arrankudiaga-Zollo 2011.12.18
Atzo jokatu zen Arrankudiagan 300 kiloko 4x4 Euskal Herriko sokatira txapelketako finala. Gizonezkoen lehian, Amaiur taldeak lortu zuen garaipena. Emakumezkoetan, aldiz, Ibarra taldea izan da garaile. Txus Martini elkartasuna Alabaina, aldarrikapenerako tarterik ere izan zen. Izan ere, txapelketa amaitu ostean kirolari gehienek gaixotasun larria daukan Txus Martin Basauriko euskal preso...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga 2011.12.14
Arrigorriagako Sokarri Herri Kirol Taldeak antolatuta eta Arrankudiaga-Zolloko Udalaren laguntzarekin, datorren larunbatean, arratsaldeko 5etatik aurrera, 4X4 goma gaineko sokatira finala jokatuko da Arrankudiagako frontoian. Sailkapen fase lehiakor eta interesgarri bat pasatu ondoren, Nafarroako Sakana eta Berriozar, Gipuzkoako Ibarra eta Arabako Badaiotz (Gasteiz) taldeak arituko dira nor baino...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga 2011.11.03
Datorren igandean, hilak 6, goizeko 11:30etik aurrera artisautza azoka egingo da Arrankudiagako enparantzan. Besteak beste, zeramika, larrua, zurgintza eta forja lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Horrez gain, txistorra eta hirugihar pintxoak salduko dira, nahi duen guztiarentzat. Prezioak herrikoiak izango dira. Bestalde, ordu eta erdi beranduago eta leku berean,  13:00etan hain...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga 2011.10.31
Datorren azaroaren 2an, eskualdeko Iraunkortasun Bulegoan (Arrankudiaga) Nerbioi-Ibaizabaleko Mugikortasun Iraunkorreko Planari buruzko informazioa emateko eta eztabaida sortzeko ekitaldi bat egingo da, arratsaldeko 7etan. Bertan, aurreikusitako neurrien ezarpena eta diagnosia udalerrietako pertsona interesatuekin kontrastatuko da. Plan honen helburua mugikortasun eraginkorragoa ahalbidetzea da,...
Jon Apodaka Saratxo
Arrankudiaga, Okondo 2011.10.28
Atzo egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Arrankudiaga , Bilbo  eta Arabako Okondok bat egin zuten Ganekogortan ezarri nahi duten zentral eolikoari ezetza aurkezteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak esandakorekin guztiz adoz daudela aipatu zuten. Udaletxe hauek, industria hau erregulatzen duen Zatikako Planari buruz hitz egin zuten eta honek...
Unai Gorostizaga
Arrankudiaga 2011.10.19
 Arrankudiagako Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan “Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena aurkeztuko da. Esperientzia pilotu honek etxeetan energia eta ur kontsumoa gutxitzea du helburu,  baita kontsumo arduratsuagoa  eta jasangarriagoa sustatzea ere. Udalsarea 21ek bultzatuta, programa honek klima-aldaketaren kontrako lehian herritarren parte-hartzea sustatzea lortu...
Izar Mendiguren Cosgaya
Aiaraldea 2011.10.10
EFE albiste agentziak adierazi dunez, Arakaldon, Arrankudiagan, Orozkon eta Urduñan telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak birziklatzeko ontziak jarri dituzte. Ekimena Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal taldeak abiatu du Bizkaiko hamar herritan. Guztira 53 ontzi kokatu dituzte Bizkaiko txoko ezberdinetan. Horietako lau, Aiaraldean daude. Azaldu dutenez, berrerabilgarriak diren produktuak berriro...
Izar Mendiguren Cosgaya
Arrankudiaga 2011.09.29
Larunbat honetan egingo dute Arrankudiaga eta Zolloko mendi martxaren bederatzigarren edizioa. Gero eta gehiago dira urterik urte martxara hurbiltzen direnak, antolatzen diren bi ibilbideei ekiteko: luzeari eta laburrari. Mendi martxa Gizarte Etxeak antolatzen du, Arrankudiaga eta Zolloko udalaren laguntzarekin. Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Gizarte Etxea , Goizarri, Basakoetxe,...
Irati Mendiguren Cosgaya
Arrankudiaga 2011.09.27
Asteotan, auzo hauetara heltzeko zirkulazio bideak hobetzeko lanak egingo dira Arrankudiagan. Elexalde eta Uribarri auzoetan irisgarritasuna bermatzeko epea hiru hilabetekoa da eta 110.000 euroko finantzaketa izango du obra honek. Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduko badu ere, Udalak ere inbertsioa egingo du zeregin honetan. Lehenbiziko ibilbidea, frontoi atzetik Iberlandara arteko 100 metroko...
Leire Gorostizaga
Arrankudiaga 2011.09.22
Irailaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 8etan, Goikoganeko lubakietan grabatutako eta Gerra Zibilean girotutako film laburra ikusteko aukera izango dugu Gizarte-Etxeko areto nagusian. Pelikula ikusi eta gero, hitzaldi-solasaldia egingo da bi gonbidatu berezirekin: lan honen zuzendari eta gidoilaria den Juan Angel Lekandarekin  eta Ahaztuak elkarteko kide batekin.

Herriak

Etiketak

Laudio (161)
urduña (160)
Amurrio (127)
jaiak (95)
euskara (72)
kirola (69)
Aiaraldea (69)
udala (57)
EAJ-PNV (35)
jaia (34)
aiara (34)
obrak (33)
mendia (30)
musika (24)
Bildu (24)
futbola (22)
Artziniega (22)
gabonak (22)
azoka (20)
kultura (18)
eolikoak (17)
emakumeak (17)
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84