Albisteak: Arespalditza

Ane Ortega Diez
Arespalditza, Luiaondo 2011.12.08
Gabonetan lan egin behar duten gurasoak laguntzeko eta umeen oporraldia dibertigarriagoa egiteko, Aiarako udalak Gabonetako ludoteka zerbitzua antolatu du. Aurten abenduaren 26tik urtarrilaren 5erarte egongo da irekita, biak barne. Luiaondon eta Arespalditzan egongo da zerbitzu hau 3 eta 10 dute arteko umeentzat, astelehenetik ostiralera eta goizeko 10etatik 13:30etara. Izena emateko epea...
Enara Biguri
Arespalditza 2011.11.23
Aiarako udalak hilaren 9an agin zen Ez Ohiko Udalbatzarrean kiroldegiaren obrak ez jarraitzea adostu zuen, PP, Aiara Batuz eta Bilduren bozkak medio. Alderdi hauek ados jarri izana azterketa sakon eta arduratsu baten ondorioa izan zen, Josu Artetxe Aiarako alkateak adierazi bezala. Honen harira, bihar arratsaldeko 19:00etan, Aiarako Udaletxeko Aretoan, herritarrentzako irekia izango den...
Gartzen Garaio Atxurra
Aiara 2011.10.23
Hamabost egun eskas pasatu dira txirrindulari aiararrak profesional izateari utzi eta Euskadi Fundazioko kirol zuzendari berria izateko erabakia hartu zuela jakin izan genuenetik (orduko hartan erabaki honen berri gehiago jakiteko asmoz elkarrizketa egin genion Iñaki Isasiri atari honetan bertan). Orain, bere herrikide eta zaleen eskutik omenaldia jasoko du hamaika urte hauetan txirrindula...
Ane Ortega Diez
Aiara, Arespalditza, Llanteno, Menoio 2011.10.22
Atzo hasi ziren Arespalditzako udaletxeko aretoan Felix Mugurutzak eman zuen “Aiara eta euskara: kontatu ez zigutena” solasaldiarekin 2011ko Aiarako Euskararen Egunak. Bihar, urriak 23, 17:00etan ipuin kontalaria egongo da Menoioko kontzeju-etxean, ondoren askaria eta eskulan-tailerrak egingo dituzte betaratzen direnek. Datorren ostiralean, urriak 28, berriz, euskal musikaren kontzertu didaktikoa...
Enara Biguri
Aiara 2011.09.24
Aiarako Udalak 2011-2012 ikasturterako hainbat ikastaro antolatu ditu: Lantenon Zaharberritzea, Yoga, Pilates eta Eskulanak. Luiaondon Aerobic, Pilates, Areto Dantzak, Joskintza eta Eskulanak. Aurten lehenengo aldiz Argazkilaritza Digitala eskainiko da Arespalditzan, eta taldea sortuz gero honako ikastaroak ere burutuko dira: Liniako Patinajea Arespalditza edota Luiaondon, Sukaldaritza...
Enara Biguri
Arespalditza 2011.04.30
Urtetik urtera, jai herrikoien aldeko egitarau alternatiboak ugalduz eta sendotuz doaz Euskal Herrian. Udaletxeek jai egunetan antolatutakoa osatu nahian antolatzen dira, parte-hartzaileak, herritarrak eta eraikitzaileak izan ohi direlarik. Honen adibide bat Aiarako Jai Herrikoietan dugu. Duela zenbait urte hainbat herritar elkartu ziren egitarau ofizialak eskeinitakoa aiarar guztien nahiak...
Enara Biguri
Luiaondo 2011.03.20
Iratxe Parro izan zen aurkezpenaren arduraduna, bera izango baita hautes-zerrendaren burua. Herri-plataforma berri hau herrien beharrekin arduratuta zeuden lagunen artean sortu zela adierazi zuen Iratxek, eta beste alderdi politikoekin inolako erlaziorik ez dutela hainbat bider nabarmendu zuen. Esandakoaren arabera, lehen aipatutako arazoak (bideak, argiztapenak, saneamenduak, bidexkak, etab.)...
Izar Mendiguren Cosgaya
Arespalditza 2011.03.16
Atzo 19:30ean aurkeztu zuten "Maitatu, ikasi, ari...euskalakari!" lelopean Euskal Herria hamazazpigarrenez zeharkatuko duen egitasmoa. Ekitaldia Arespalditzako udaletxeko aretoan egin zen. Bertaratu zirenek duela bi urte Korrika Luiaondotik pasatu zeneko irudiak ikusteko aukera izan zuten. AEK kideek, aurtengo abestia, ibilbidea eta ordutegiak zehaztu zituzten. Familientzako ekimena...
Garrastatxu Landaluze
Arespalditza 2011.03.05
Aiarako Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak gonbidaturik, Beñi Agirre historialariak Nafarroaren konkistaren inguruko hitzaldia eman zuen bart arratsean Arespalditzako udaletxeko aretoan. Beñi Agirre Nafar-Euskal Herriaren memoria historikoa sustatzeko lanean diharduen Nabarralde kultur elkarteko kidea da. Datorren urtean Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena izango da, eta garaiko...
Ane Ortega Diez
Arespalditza 2010.10.22
Iragan urriaren 20an Getxo Moda erakusketaren 25. edizioa egin zen Getxoko San Jose jauregian. Aurten Roberto Torretta diseinatzaile Argentinarrari omenaldia egin zioten. Erakusketa honekin batera, 7. Diseinatzaile Berriak lehiaketa antolatu zuten;  Diseinuko hamar ikaslek hartu zuten parte eta haien artean irabazle suertatu zen Arespalditzako Maria Ortega Elexpe zegoen. Txapelketako saria "...

Herriak

Etiketak

Laudio (161)
urduña (160)
Amurrio (127)
jaiak (95)
euskara (72)
kirola (69)
Aiaraldea (69)
udala (57)
EAJ-PNV (35)
jaia (34)
aiara (34)
obrak (33)
mendia (30)
musika (24)
Bildu (24)
futbola (22)
Artziniega (22)
gabonak (22)
azoka (20)
kultura (18)
eolikoak (17)
emakumeak (17)
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84