Albisteak: Arakaldo
Izar Mendiguren Cosgaya
Aiaraldea
2011.10.10
EFE albiste agentziak adierazi dunez, Arakaldon, Arrankudiagan, Orozkon eta Urduñan telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak birziklatzeko ontziak jarri dituzte. Ekimena Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal taldeak abiatu du Bizkaiko hamar herritan. Guztira 53 ontzi kokatu dituzte Bizkaiko txoko ezberdinetan. Horietako lau, Aiaraldean daude.
Azaldu dutenez, berrerabilgarriak diren produktuak berriro...
Komentatu
Gartzen Garaio Atxurra
Arakaldo
2011.07.25
Ostiralean 19 metroko luzera zuen kamioi austriar bat Arakaldon sartu zen Donostiarako autobidea hartzeko asmoz, antza denez, GPSaren aginduei jarraituta. Zailtasunak zailtasun, zubia zeharkatu eta herriko plazaraino heldu zen, bidean, hainbat kalte eraginez Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoa den zubian eta errepidean. Herriko plazan bira eman zuen herritik ateratzeko xedearekin eta Errekatxu...
Ane Ortega Diez
Arakaldo
2011.06.30
Garazi Larrakoetxeak zilarrezko domina lortu zuen Granollersen jokatu zen Espainiako Altuera Jauziko Txapelketan. Arakaldoko kirolariak 1,68 metroko jauzi batekin lortu zuen txapeldunordetza, hirugarren sailkatu zen Malagako Claudia Azulayren altuera berdinaz.
Hala ere, Larrakoetxeak bi saiakera bakarrik egin zituen, Azulayren hiru saiakeren aurrean eta desberdintasun horrek eman zion bigarren...
Gartzen Garaio Atxurra
Arakaldo
2011.05.24
Victor Egia Larrakoetxea EAJ-PNVko hautagaiak (eta egungo alkateak) eta Jabi Asurmendi Sainz Bilduko hautagaiak gure erredakziora bidalitako prentsa-oharrean jakinarazi dute Durangoko Hauteskunde Batzordea izango dela “zozketa bitartez” erabakiko duena Arakaldoko alkatea zein izango den.
Arakaldon, herriaren biztanle kopuruagatik, zerrendak ez ezik, zerrendetako hautagaiak banaka hautatzeko...
Irati Mendiguren Cosgaya
Arakaldo
2011.04.26
EFE agentziak zabaldu duenez sute bat izan zen Arakaldon, atzo. Herrizaingo Sailak azaldutakoaren arabera 20:15ean piztu zen sua. Bizkaiko Diputazioko suhiltzaileak gerturatu ziren sutea itzaltzera, eta dagoeneko itzalita dago. Azpimarratu dutenez elizako teilatua izan da kalte gehien jasan dituen zatia.
Arkaitz Calavia
Arakaldo
2010.12.24
Igande honetan, abenduak 26, Untzueta mendira irtenaldi bat antolatu dute Arakaldon. Irteera goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da, Arakaldoko plazatik.
Duela sei bat urte martxan jarritako ideia da, eta Josu Zabala da haren bultzatzailea. Geroztik, Arakaldoko eta hurbileko herrietako hainbat pertsonek parte hartu dute irteera erakargarri honetan. Arakaldoko Udalak Gabonak direla eta...
Koldo Zabala Atxa
Arakaldo
2010.12.19
Asteburu honetan ikazkina izan dugu Aiaraldeko zenbait herritan eta bere etorrera ospatzeko ekitaldi ugari izan ditugu. Ostiralean Laudioko Ugarte auzunean arratsalde osoan haurrentzako eta nagusientzako ekitaldiak izan ziren. Txoborro magoaren ikuskizunak ume eta nagusi asko batu zituen Ugarteko elizetxeko lokaletan eta horren ostean ikazkina etorri zen Ugarteko plazara eta betiko moduan umeen...
Izar Mendiguren Cosgaya
Arakaldo, Arrankudiaga
2010.09.16
Arrankudiagako Atxeta auzoa eta Arakaldo artean biribilgunea eraikitzeko obrei hasiera eman die aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiak. Helburua gidariaren segurtasuna hobetzea da. Biribilgunea Atxetako Dia supermerkatua eta Arakaldoko gasolindegiaren artean kokatuko dute.
Egitasmo beraren barruan sartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Arrankudiagako Bakiola industrialderako sarrera hobetzeko lanak....
Herriak
Laudio
(635)
Amurrio
(379)
Urduña
(263)
Aiaraldea
(262)
Orozko
(137)
Artziniega
(81)
Aiara
(57)
Okondo
(43)
Arrankudiaga
(37)
Areta
(24)
Luiaondo
(22)
Baranbio
(14)
Arespalditza
(12)
Saratxo
(11)
Arrankudiaga-Zollo
(10)
Lendoñobeiti
(10)
Etiketak
urduña
(163)
Laudio
(161)
Amurrio
(128)
jaiak
(95)
euskara
(78)
kirola
(73)
Aiaraldea
(69)
udala
(63)
udal hauteskundeak
(39)
jaia
(35)
aiara
(35)
EAJ-PNV
(35)
obrak
(34)
mendia
(30)
gazte asanblada
(29)
Bildu
(26)
txirrindularitza
(25)
Araba Euskaraz
(25)
Artziniega
(24)
musika
(24)
futbola
(23)
bertsolaritza
(23)
gabonak
(22)
laudio ikastola
(21)
Laudioko Udala
(20)
azoka
(20)
kultura
(19)
ezker abertzalea
(18)
gaztetxea
(18)
emakumeak
(18)
- 1 of 78
- ››
