80 lagun baino gehiagok gozatu dute Txan magoaren ikuskizunaz

Irudiak

papera larrosa bihurtu eta koloreztatzeko sua eman dion unea / I.M
papera larrosa bihurtu eta koloreztatzeko sua eman dion unea / I.M
Frontoia haur eta gurasoz bete da / I.M
Frontoia haur eta gurasoz bete da / I.M
Txan Magoa / I.M
Txan Magoa / I.M

San Martin jaien barruan, 80 lagun inguru bildu dira Zolloko frontoian gaur, Txan Magoaren magia bizitzeko asmoz. Haize bolada gogorrengatik emanaldia bertan behera uztear egon badira ere, ordu bateko atzerapenarekin hasi da emanaldia. Ume, gazte eta gurasoak zapiekin, puxikekin, suarekin, dianarekin zein sokarekin eginiko trukuen bidez liluratu ditu Txan magoak.

 Gaur gauean, Urduñako Itxaropen Zikina eta Laudioko Herrikadak taldeen kontzertua izango da. Ondoren, Ze Esatek eta Amaiur musika taldeek girotuko dute gaua. Dena dela izango da musikatik harago gozatzeko aukerarik. Esaterako, bihar, Euskal Herriko lasto jaurtiketaren finala jokatuko da. Ostegunean hasi ziren Zolloko San Martin jaiak, eta bihar amaituko dira.

Argazkilaria: Izar Mendiguren

Data: 2010ko azaroaren 13a

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

Iruzkinak

onena zara txan!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>