70 lagun bildu ziren Jesuri/Larragorri mendietan eraiki nahi dituzten eolikoen kontrako martxan
Aiaraldeko Mendiko Lagunak mendi taldeak eta Zanpazu Bizirik plataformak obretara martxara deitu zuten pasa den larunbatean. Antolatzaileen esanetan Aiaraldea osotik etorritako mendizaleak bildu ziren Elorritxugana/Kukutza eta Jesuri/Larragorri mendietan. Ibilaldian zehar obrak hastear daudela eta bertan jarri nahi dituzten 8 areosorgailuen kokapenei buruzko azalpenak eman ziren. Aldi berean, eskualdean proiektatutako bestelako 4 proeiktuez hitz egin zuten.
Ganekogortan obren lehendabiziko fasean, 12 errota jarri nahi dituzte, orotara 40 inguru jartzeko. Kolometako magaletan, nahiz eta Parke Naturalean egon, aspaldidanik 62 aerosorgailu jartzeko ideia daukate eta momentuz inguru hau Parke Naturaletik nola atera dezaketen lantzen daude. Amurrio inguruan, Txibiarte, Zanpazu eta Beratza mendietan, 5 errota jarri nahi dituzte eta Gorobelen 1996. urtetik 100 errota baino gehiago jartzeko planteamendua dago.
Antolatzaileek ibilaldira atxikitu diren pertsonei eta eragileei eskerrak eman nahi dizkiete eta hurrengo hilabeteotan antolatuko diren bestelako ibilaldi, hitzaldi eta kontzentrazioetan parte hartzera animatzen dute gizartea.
Obrak edozein egunotan has daitezke eta hau dela eta mendizaleek zentzugabeko proiektu hau eteteko pausoak ematen jarraitu beharko dutela esan dute, proiektu hauek ez direla EAEko zentral termiko berrien eta Garoñako nuklearraren alternatiba moduan planteatzen gogoratuz.



Animo!
Guztion diren mendien industrializaziorik ez!!!
Mendiak aske!